Igor Legarreta zuzendari bizkaitarraren bigarren film luzea da Ilargi guztiak, eta Itziar Ituño, Haizea Carneros eta Josean Bengoetxea ditu protagonista. Euskararaz filmatua, banpiroen mitoaren inguruan dihardu ikus-entzunezkoak; beldurrezko filmetatik urrunduz, drama fantastikoa da azken batean. Hala, filmak tratamendu naturalista eskaintzen du eta pisu dramatikoa narrazio existentzialean jartzen du, kontakizun erromantiko bihurtzeko.
Honakoa dio sinopsiak: “Azken gerra karlistaren garaian, neska bat umezurztegi batetik erreskatatu du basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek…”.
Euskeraz Bagera zikloaren baitan proiektatuko dute filma; bihar, 19:00etan, Kultur Elkartean.