BARAZKI ETA FRUTA SARIKETA-ERAKUSKETAREN ARAUAK
Izena ematen duten baserritar orok hartu ahal izango du parte eta sarituko diren salgaiak norberak landatutako fruta eta barazkiak izango dira. Erakusketa, Foruen plazan izango da, horretarako apropos jarritako saltokietan. Goizeko 07:00etan hasiko dira saltokiak jartzen, eta 09:00etarako prest egongo dira; ordu horretan pasako da epaimahaia. 14:30ean postua jaso egin beharko da. Salmenta, berriz, epaimahaia postuetatik pasa ondoren hasiko da, gutxi gorabehera, 09:30etan. Partaideei 15 euro metro bakoitzeko dieta emango zaie, gehienez 150 euroko izango delarik. Beti ere 6 metroko postua gutxienez jarri beharko dute eta gutxienez lau barietate erakutsi.
Sariak:
BARAZKI ETA FRUTA LEHIAKETA
Lehenengo saria 300 eurokoa izango da, bigarrena, 250ekoa eta, hirugarrena, 200 eurokoa. Posturik onena duenak, aldiz, 150 euro jasoko ditu.
GAZTA SARIKETA-ERAKUSKETAREN ARAUAK
Latxa eta/edo Karrantzako ardi-gaztak aurkeztu ahal izango dira, esne gordinez eginak eta gutxienez bi hilabetez helduak. Osasun Erregistroa duten gaztandegietan eginak egon behar dira. Aurkeztutako gazta guztiek kaseina-plaka izan beharko dute, kontrola daitezen. Lehiaketan parte hartzeko gaztak udaletxeko arkupetan aurkeztuko beharko dira 10:00-11:00 bitartean. Partaideek 15 euroko dieta izango dute; salmenta-postua edukiz gero, berriz, 25 eurokoa.
Lehenengo saria 1. 350 eurokoa izango da, bigarrena, 300 eurokoa eta, hirugarrena, 250 eurokoa. Saritu gabeko Debabarreneko lehenak, berriz, 150 euro jasoko ditu.
ESKUALDEKO XVI. EZTI LEHIAKETA
Partaideak bi pote ezti aurkeztu behar ditu (ezti bera bi poteetan). Eztia eskualdean ekoiztua izan behar da. Lehiaketan parte hartzeko ezti gordinak eta berotu gabekoak izan beharko dira eta lehiaketan aurkeztutako eztiak norberarena izan behar du. Erakusketari dagokioez, goizeko 9:00etarako prest egongo da postua udalak esandako lekuan. Partaideek 10 euroko dieta izango dute; salmenta postua edukiz gero 20 eurokoa.
Sariak emateko, epaimahaikoek aurkezpena, hezetasuna, usaina eta dastamena izango dituzte kontuan beren irizpideetan. Lehenengo saria 150 eurokoa izango da, bigarrena 125 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa.
Sari berezia ere izango da, 150 eurokoa, herriko baso-kudeaketarik onenari.