Epaile lanetan Maddi Astigarraga, Amets Carrillo, Igor Larrañaga eta Alazne Txurruka aritu dira. Haien erabakiz, lehen zikloan (DBHko 1. eta 2. maila) Inge Etxaniz gailendu da “Niri begira” izenburuko lanarekin, Nagore Arakistainek jaso du bigarren saria “Desberdina ez da txarragoa izan behar” lanarekin, eta azkenik, aipamen berezia Sara Arrizabalagak eskuratu du “Arrain beltz bat itsaso zuriaren erdian” lanari esker. Bigarren zikloan (DBHko 3. eta 4. maila), berriz, Marina de Anta nagusitu da “Ikusezin” izenburuko lanarekin, Ane Iciarrek jaso du bigarren saria “Ausartu” idazlanarekin eta Saioa Egañak eraman du aipamen berezia “Etena” idazlanari esker.