Osio kalean dagoen Gaztelekuaren lokaleko hegoaldera ematen duten 9 leihoak eta pertsianak aldatu dira. Hainbat arazo antzeman zitzaizkien zaharrei, batetik, aroztegiak jatorrizko aluminiozko leihoak ziren eta ez zuten ez aire kamerarik ezta hautsitako zubi termikorik ere. Inolako isolamendu termikorik, beraz, ez zuten.
Jarri diren berriak isolamendu termiko handiko materialak erabiliz egindakoak dira, eta ondorioz, leiho horiei esker erosotasuna eta eraginkortasun termikoa hobetu dira.