Miquel Saumell Ostaren artelanekin atondutako erakusketa ikusgai izan zen azaroko azken asteburuan Debako Kultur Elkartean. Bertan, artista katalanak sortutako ilustrazioak, eskulanak eta askotariko sormen lanak ikusteko aukera izan zuten bisitariek. Saumellek musika arloan egindako ibilbidea gogora ekartzen zuten lanak ere baziren tartean.
Hilaren 28an, eguerdian, bere taldekide izandako Jokin Lasa eta Ibon Urkiaren musika emanaldia ere izan zen Kultur Elkartean bertan. Saumellen senideek hitz eta dantzaren bitartez beren omenaldi xumea eskaini zioten artistari, hura zendu zela urtebete bete den honetan.