Hainbat zereginetarako eskatu dute laguntza. Izan ere kabalgataren aurretik apaintze-lanak egin behar izaten dira. Horregatik, apainketa-lanetan aritu nahi dutenek 15:00etan gerturatu beharko dute Osiora; paje-lanetan aritu nahi dutenek, berriz, 17:00etatik 21:00etara jardun beharko dute kabalgata laguntzen.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 30a baino lehen helbide honetan: erregekabalgatadeba@gmail.com.