Ez da ohiko kabalgata edo kalejirarik izango etzi, asteazkena, arratsaldean, jende-pilaketak ekidite aldera. Baina Meltxor, Gaspar eta Baltasar presente izango dira Debako kaleetan, etxeko txikien gozamenerako. Errege bakoitza herriko gune jakin batean egongo da umeen zain eta txandak antolatu dituzte haiekin egon ahal izateko; txandak haurren adinaren arabera egingo dira, orduka.
18:00etatik aurrera, Meltxor udaletxe azpian izango da, Gaspar Aldats pilotalekuan eta Baltasar, berriz, zumardiko kioskoan. Adinaren araberako ordutegiak hauek dira: HH 0-3 urtekoak 18:00-18:30, HH 4-5 urtekoak 18:30-19:00, LH1-LH2 19:00-19:30, eta LH3tik aurrerakoak 19:30etik aurrera.
Sei urtetik gorako haurrek musukoa jantzita eraman beharko dutela gogorarazi dute antolatzaileek.