Urtero, urte hasierarekin batera, Bilbon egin izan den presoen aldeko manifestazioak antolaketa desberdina izan du azken bi urteotan bizi dugun osasun-egoera berezira egokitu beharrez. Hori horrela, aurtengoan ere, Bilboko manifestaldira joateko deialdia egin beharrean, herri bakoitzean egingo ziren mobilizazio edota ekitaldietan parte hartzeko deia egin du Sarek.
Manifestazioaren ondoren, “Bidea gara” irakurgaia irakurri du udaletxeko arkupeetatik herritar batek Sareren izenean. “Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako bidean” izan da manifestazioaren buruan joan den pankartaren mezua.