“Argiantza” irakurketa klubaren 2022ko lehen irakurgaia

Berriketan 2022ko urtarrilaren 19a

Urtarrilaren amaieran martxan hasiko da aurtengo Irakurketa Kluba. Lehenengo saioa urtarrilaren 26an egingo da, Pello Lizarralderen Argiantza liburuarekin. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da.

Saioa 19:00etatik 20:30ak bitartean izango da, eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian.

Edukiera mugatua denez izen-emate hurrenkera izango da kontuan. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, baita Covid ziurtagiria aurkeztea ere. Landuko den liburua, norberak ekarri beharko du. 16 urtetik gorakoentzat da.

Harremanetarako: 943192560 eta ostolaza@deba.eus.