Urtarrilaren 26an aurkeztu zuten 2023ko Frantziako Tourraren irteera handia. Lasterketak Bilbon izango du hasiera eta lehen etapa bertan amaituko da, 185 kilometro egin ondoren.
Bigarren etapa Gasteizen hasiko da eta, 210 kilometro egin ostean, Donostian amaituko da, helmuga aurretik Jaizkibel igo ondoren.
Hirugarren etapak Zornotzan izango du hasiera eta oraindik ez dute esan zein izango den amaierako tokia, baina zenbait hedabidek aurreratu dutenez Baionan amaituko da. Dena dela, ofizialki esan dutena da lasterketa Debabarrenetik pasako dela.
Zornotzatik abiatu eta Durango zeharkatu ondoren, txirrindulariek Trabakua igo eta handik Markinara joko dute kostaldera heldu arte. Ondoren, lasterketa ekialderantz joango da Mutriku eta Deba zeharkatuz eta Itziarrera igoz. Handik kostaldeko bidea jarraituko du, Irunera iritsi eta muga zeharkatu arte.