Sarrera guztiak agortuta, ordubete luzez aritu zen Salvador, Mattin Saldias gitarrista zarauztarraren akordeek lagunduta. Formatu intimoa izan zuen emanaldiak eta agerikoa izan zen musikari eta entzuleen arteko gertutasuna; abesti bakoitzaren inguruko hausnarketak eta algara ugari izan ziren tartean.
Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira emanaldiak izandako harrerarekin eta datozen ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute. Bigarren hitzordua martxoaren 25ean izango da (ostirala), iluntzeko 20:00etan, Esti eta Mikel Markez musikarien eskutik. Sarreren inguruko informazio gehiago Debako Kultur Elkartearen sare sozialetan eskuragarri.
Argazkiak: Martin Lores