27 urte ditu Javier Jareñok, eta disenu grafikoan eta bideogintzan aritzen da. Bere ikasketak ikus-entzunezko eremuarekin lotuta daude (Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi Mailako Teknikako Gradua). Aurretik, Feneko Curuxa Nova saria irabazi du (2019), eta iaz, berriz, Portugaleteko tira komiko onenaren saria (2021).
Obra sortzeko, natura irudikatu nahi izan du Teneren poesiaren omenez, haren erretratuaren bidez. Ez du kolorerik erabili nahi izan, bustoa apaintzen duen horror vacui estiloa erabiltzean nabarmentzen diren siluetei pisu handiagoa emateko. Marrazkia eskuz egindako zirriborro batekin hasi zuen, eta gero digitalizatu egin zuen.