Errigoraren uzta maiatzaren 11n banatuko da gurean

Berriketan 2022ko api. 26a, 18:36

Errigoraren udaberriko kanpainarekin bat egin duten herritarrek maiatzaren 11n (asteazkena) izango dute produktuak Deban bertan jasotzeko aukera. Aldats pilotalekuko biltegian  banatuko dira elikagaiak; 11:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.

Kanpaina honetan, oliba-olio birjina estra (bost litroka), arroza, pasta eta kontserbak (hamabi ontziko sortetan) eskatu ahal izan dira, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Guztira 52 eskaera egin dira Deban, eta 8.000 euro baino gehiagoko ekarpena egingo zaio horrela Errigoraren egitasmo herrikoiari.

Ekimena babesteko helburuz, Deban Zuhatza Euskara Elkarteak sustatu eta kudeatzen ditu Errigoraren kanpainak, bazkideei elikagaiak herrian bertan jasotzeko aukera emanez.