Maiatzaren 14an, larunbata, izango du lehiaketak lehenengo hitzordua, izan ere, 09:30etik aurrera laminak banatuko dira udaletxe azpian. Goiza igarota, eguerdian, 13:30ak arteko epea izango da umeek beren lanak aurkezteko udaletxe azpian berriro.
Maiatzaren 15ean, igandea, 17:00etan, sari-banaketa izango da Kultur Elkarteko areto nagusian.
Antolatzaileek ekitaldi horretarako musukoa gomendagarria izango dela gogorarazi dute.