Saskibaloia probatzeko aukera eskaini du Debasket Saskibaloi Klubak

Berriketan 2022ko mai. 26a, 09:05
Debasket Saskibaloi Kluba ate irekien aldian dago. Deban eta Mendaron ari dira eskaintzen saskibaloian jokatzeko eta jokatzean zer sentitzen den probatzeko aukera.

Benjaminak (2013-2014), Deba eta Mendaron aritzen dira. Deban astearteetan (17:00-18:00) eta Mendaron astelehenetan (17:00-18:00).

Alebinak (2011-2012) ere bi herrietan. Deban astearteetan (17:45-18:45) eta Mendaron ere astearteetan (17:00-18:00).

Beste adin guztietakoak Deban aritzen dira. Infantilak (2009-2010), astelehen eta asteazkenetan (18:30-19:50). Kadeteak (2007-2008), astelehen eta asteazkenetan (18:30-19:50). Juniorrak (2005-2006), astearte eta asteazkenetan (19:50-21:15). Eta seniorrak (1900-2004), astearte eta asteazkenetan (19:50-21:15).

Edozein duda izanez gero, herritarrak beraiekin harremanetan jartzera animatzen dituzte klubeko kideek. Hona hemen harremanetarako kontaktuak: tel.: 621019383; webgunea: www.debasket.eus.