Udako ordutegia hainbat udal zerbitzutan

Berriketan 2022ko eka. 23a, 11:35

Uda sasoiarekin batera, hainbat udal zerbitzuk ordutegia aldatu dute, ohikoa denez.

Udaletxeko harrera 8:00etatik 14:00etara egoten da zabalik, eta Turismo bulegoa 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (astelehenetik larunbatera), eta 10:00etatik 14:00etara igande eta jaiegunetan. Ostolaza udal liburutegia, berriz, irailaren 12ra bitartean ondoko ordutegian zabalduko dute, (astelehenetik ostiralera):

Liburutegi orokorra: 9:00-14:00.

Haur/Gazte Liburutegia:

  • 2-6 urte bitartekoak: 10:00-11:00.
  • 7-15 bitartekoak: 10:00-13:00.