Egoera horren aurrean, Debako Udalak hondartzako erabiltzaileei eskatu die tentuz ibil daitezen eta jarrai ditzaten uneoro bertan dauden sorosleen jarraibideak. Korronte edo zurrunbilo hauek orain arte kokatzen ez ziren lekuetan ari dira sortzen, esan bezala, baina sorosleek Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako biometria sareari esker -Sorozabal pasealekuan daude kamerak- aurreikus dezakete nondik sor daitezkeen. Horregatik, Udal ordezkarien esanetan, “orain bereziki garrantzitsua da haiek egindako gomendioei jarraitzea eta bainua horretarako balizekin markatutako guneetan hartzea, haiek baitira itsasoa ezagutzen duten profesionalak”.
Eta gogorarazi nahi dute, hondartza gozatzeko lekua izan dadin, bainua lasai hartzeko arduraz jokatzea dagokigula erabiltzaileoi.