Ohiko moduan, programa parte hartzailearekin dator Galerna Festa aurten ere. Gaur, adibidez, ostirala, ospakizunari hasiera emanez, futbol eta boleibol partidak izango dira hondartzan.
Larunbatean, berriz, 10:00etan hasi eta 21:00ak bitarte, ekimen bat bestearen atzetik izango da herrian. 10:00etan, kuadrillek karpan mahaiak antolatu bitartean, hondartzan, gaur bezala, futbol eta boleibol partidak izango dira. 12:00etan, paella lehiaketari ekingo zaio. 15:00etan egindako paellak aurkeztuko dira. 15:30ean, zapia jarriko da eta hasiera emango zaio bazkari herrikoiari. 18:30ean poteo musikatua izango da Debako kaleetan zehar. Eta, azkenik, 21:00etan, Dj Miren G-ren emanaldiak alaituko du iluntzea.