Ekainean, Debatik atera gabe, kayak eta paddle Supean ibili dira ibaian, baita boleibol eta futbol txapelketak jolasten ere hondartzan.
Uztailean, Donostiako Santa Klara uhartean, Gasteizko Gamarrako igerilekuetan zein Arcachoneko ur parkean izan dira egun pasak eginez.
Urte osoan zehar prozesu sozio-hezitzaileetan buru-belarri, ardurak hartuz, ibili diren taldeekin, berriz, bi, hiru eta bost eguneko irteerak egin dituzte sari gisa. 15 urtekoekin Zuhatzako irlara, 16 urtekoekin Jaka-Bartzelona-Port Aventurara eta 17 urtekoekin Madrileko Warner parkeetara.