Margo oihalei zigilua goizeko 8:00etatik 10:30era bitartean jarriko zaie udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Egindako lanak eguerdiko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira leku berean. Debako inguruetako tokietan sortu beharko dira margolanak, aire zabalean; gaia eta teknika libreak dira.
Sari banaketa larunbatean bertan (irailak 10) egingo da, 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Eta lehiaketara aurkeztutako lanak areto berean egongo dira ikusgai datorren astean.
Udalak jakinarazi du lau sari banatuko dituztela, eta Cardenas Fundazioak beste lau sari berezi emango dituela.