Zuhatza Euskara Elkarteak antolatuta, irailaren 24an egingo da bazkari herrikoia. Eta ekintza egin ahal izateko, antolatzaileek boluntarioak bilatzeko deia luzatu dute. Hainbat txanda antolatu dituzte, eta txanda bakoitzerako bina edo launa pertsonako taldeak beharko direla aurreratu dute.
Mahaien erreserba kudeatzeko, sukaldean laguntzeko, Zuhatzako zozketako txartelak saltzeko, txosnan lana egiteko edota txosna desmuntatzeko bederatzi txanda antolatu dituzte. Honakoak:
- 09:30-11:00. Mahaien erreserba kudeaketara bi pertsona.
- 10:00. Sukalderako bi laguntzaile, bazkaria prestatu arte.
- 11:00-13:00. Mahaien erreserba kudeaketarako bi pertsona.
- 12:30-14:30. Zuhatzaren zozketako txartelak plazan saltzeko lau pertsona.
- 14:30-15:30. Txosnan egoteko lau pertsona.
- 15:30-16:30. Txosnan egoteko bi pertsona.
- 16:30-17:30. Txosnan egoteko lau pertsona.
- 17:30. Txosnan egoteko lau pertsona, itxi arte.
- 18:30. Txosna desmuntatzeko lau pertsona.
Formatu mistoan egingo da bazkaria. Alde batetik, norberak bere janaria eramateko aukera egongo da eta, bestetik, paella platerak ere eskainiko dira euskara elkartearen eskutik. Antolatzaileek adierazi dutenez, paella janerako txartelik ez da geratzen, baina, ohi modura, etxetik janaria eramateko aukera egongo da.
Gogorarazi dutenez, 600 lagunentzako lekua egongo da, eta egunean bertan erreserbatu beharko da lekua, paella janerako txartela eduki ala ez, 09:30etik aurrera. Zehaztu dutenez, kuadrilla bakoitzetik prestaketa lanetan laguntzeko bina lagun etortzea eskatzen da.