Arrakala digitala murrizteko eta inguruko senideen eta lagunen arteko komunikazioa gerturatzeko helburuarekin antolatu dute ikastaroa. Antolatzaileek herriko adineko pertsonak bertan parte hartzera animatu dituzte, teknologia berriak zelan erabili hobeto ezagutzeko.
Bi orduko bi saioz osatua dago ikastaroa. Lehenengo saioa urriaren 25ean egingo dute eta bigarrena, urriaren 26an. Saio biak ordu berean eskainiko dira: 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Parte hartzeko interesa daukatenek Arbil Jubilatu Elkartera bertaratu edo 943 19 10 32 telefono zenbakira deitu beharko dute.