Gaur (azaroak 23) 07:55ean AP8 autobidea itxi dute, Elgoibarren luizia gertatu delako. Horren ondorioz, erabat geldi egon da zirkulazioa goizeko lehen ordu horretan. Ertzaintzak esandakoaren arabera, 09:15ean lortu dute bidea bat zabaltzea, eta zirkulazioari txandaka igarobidea ematen hasi dira orduan. Poliziak emandako xehetasunen arabera, gainera, goizean bi ibilgailuren arteko istripua izan da goizean, AP8an, Eibarren. Eta han ere, zirkulazioa txandaka bideratzen ari dira.
Bi gertakarion ondorioz, auto ilara luzeak daude AP8 autobidean eta Ertzaintzak esandakoaren arabera, luze joko du hori guztia bideratzeak.