Urtarrilaren 5ean egin ohi izan den Errege kabalgata antolatzen duen taldeak laguntza eskaera egin die herritarrei. Lana banatzeko helburuarekin, hainbat zereginetarako eskatu dute laguntza. “Asmoa da lanak banatu eta bakoitzaren lan karga arintzea. Beraz, laguntzera animatzen zaituztegu, herriko ekintzak bizirik mantendu daitezen”.
Besteak beste, aurrez jartzen den photocall-a eta ingurua txukun garbi mantentzeko jendea beharko dute. Zehaztu dutenez, kabalgata egin aurreko zazpi egunetan beharko dute zeregin horretarako jendea, “eguneko pertsona bat”. Kabalgata egunerako jende gehiagoren beharra izango dutela gaineratu dute. “Dekorazioa prestatu, pajeak antolatu, kabalgata momentuan antolatzaile modura joan eta ekintza amaitu ondoren guztia desmuntatu eta jasotzeko jendea beharko dugu”.
Egiteko horietakoren bat egiteko prest daudenek erregekabalgata@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko dute, mezuan, izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta zertan laguntzeko prest dauden adieraziz.