Orioko kantari ospetsuak ostiralean (abenduak 2) eskainiko du emanaldia, Euskeraz Bagera zikloaren baitan. Eta ekintza aurrera eraman ahal izateko, antolatzaileek boluntarioak bilatzeko deia luzatu dute. Bi txandatan banatuta, bi zeregin burutzeko hamalau pertsonaren laguntza beharko dutela aurreratu dute.
Honako lanetarako beharko dute jendea:
- 21:00etatik kontzertua hasi bitartean, zozketa txartelak saltzeko, lau lagun.
- 20:00etatik aurrera, peto laranja soinean aretozain eta segurtasun arduradun modura aritzeko, hamar lagun.
OHARRA. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta 90 minutuko iraupena izango du; ateak 21:30ean zabalduko dituzte. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, eserlekuak (plastikozko aulkiak) ez daude aurrez esleituta eta, hortaz, gunera garaiz iristea gomendatu dute (sarrera iritsieraren hurrenkeran izango da). Berogailu sistema jarriko dutela ere aipatu dute.