Izeiak edukiontzien ondoan laga beharko dira, 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta aldez aurretik 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da abisua eman eta mankomunitateak bilketaren plangintza osatzeko aukera izan dezan.
Mankomunitatetik azaldu dutenez, izei naturalak bakarrik jasoko dituzte, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko. “Jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu”.