Urtarrilean abiatu zuten Debako Arrano elkartearen 40 urteko ibilbidea ospatzeko egitaraua, elikadura burujabetza hizpide hartuta, eta otsailaren 4ko kantu afariarekin emango diete jarraipena ospakizun jarduerei.
Musikaz girotutako otordua izango da biharkoa eta afarirako honako menua eskainiko dute: arrain-zopa, solomoa piper gorriekin, postrea, kafea eta edaria. Zalburdi tabernan eta Arkatza liburu-dendan izan dira salgai sarrerak, baina zehaztutako epe mugaren aurretik agortu dira guztiak.
Arrano Elkartearen 40. urtemuga aitzakia hartuta, Berriketan-ek Irati Baroja eta Enrike Martiarena elkarteko kideak elkarrizketatu berri ditu. Hona hemen solasaldiak emandakoa.