Debako Udalak informazio bilera dei irekia egiten die Astillero (gurutzetik aurrera) eta Osio kaleetako bizilagunei. Bilera asteazkenean (otsailak 8) egingo dute Osioko parkean; 18:30ean jarri dute hitzordua. Udal iturriek aurreratu dutenez, Gilen Garcia alkatea eta udal arkitekto teknikoa bertan egongo dira azalpenak ematen, eta bilera horretan parte hartzeko eskatu diete auzotarrei. “Bi kale horietako bizilagunen kezka eta iradokizunak jaso eta zalantzak argituko dituzte”.
Bileraren gai nagusia Osio kaleko sarreran egiten ari diren lanak baldin badira ere, honako gaiak ere jorratuko dituztela ere esan dute:
- Ibilgailuen sarrera eta irteera
- Oinezkoentzako gunea
- Birziklapen gunea
- Aparkalekuak