Debako Kolorez Blai Udalekuetako BEGIRALEA
Lanpostuaren baldintzak:
-Aisialdiko begirale titulua izatea.
-3. hizkuntza eskakizuna (EGA) edo horren baliokidea egiaztatzea (titulaziorik ez dutenei, udalak proba bat egingo die egiaztatu ahal izan dezaten).
Baloratuko da:
-Unibertsitateko titulazioa izatea: Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Lanean, Irakasle Eskolan, Psikopedagogian edo Psikologian.
-Antzeko lanpostuetan lan esperientzia izatea.
-Debakoa edo ingurukoa izatea.
-Gidabaimena eta autoa izatea.
-Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.
-Aisialdiko begirale ikastaroa euskaraz egin izana.
Kontuan hartu beharrekoak:
-Hautatuek oinarrizko prestakuntza asteburu batean hartu beharko dute parte.
Debako Kolorez Blai Udalekuetako ZUZENDARIA
Lanpostuaren baldintzak:
-Aisialdiko zuzendari titulua izatea.
-Antzeko lanpostuetan gutxieneko lan esperientzia: urtebete.
-3. hizkuntza-eskakizuna (EGA) edo horren baliokidea egiaztatzea (titulaziorik ez dutenei, udalak proba bat egingo die eskatutako gaitasuna egiaztatu ahal izan dezaten).
Baloratuko da:
-Unibertsitateko titulazioa izatea: Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Lanean, Irakasle Eskolan, Psikopedagogian edo Psikologian.
-Debakoa edo ingurukoa izatea.
-Gidabaimena eta autoa izatea.
-Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa euskaraz egin izana.
Kontuan hartu beharrekoak:
-Hautatuek oinarrizko prestakuntza asteburu batean hartu beharko dute parte.
Lan jarduna: Ekaina (%50), uztaila (%75), abuztua (lehenengo astea).
Ordainsaria: Hitzarmenaren araberakoa.