Martxoko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2023ko mar. 31a, 09:30

Herri aldizkariaren 282. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Martxoko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Huntza taldeko Josune Arakistain abeslari eta trikitilariari egindako elkarrizketa, Kooperazio Taldeari buruzko erreportajea, Joxemari Altzibarren Gure herriko memoriaren zati txiki bat kolaborazioa, Debabarreneko Komunikazio Taldearen Haizeak harrotuta Debabarrenean gehigarri berezia… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak. Guztira 40 orrialde dauzka aleak.

HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.