Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta bertan parte hartzeko interesa dutenek lau maila izango dituzte aukeran. Ohiko lehenengo eta bigarren mailez gain, bosgarren eta seigarren mailak ere eskainiko dira aurten berritasun modura. “Begiraleak bideo bidez egindako grabaketak baliatu ahal izango ditu partaide bakoitzak norbere hausnarketa egin eta teknikan hobetzeko”. Udaberriko ikastaro hauetan, ordea, hirugarren eta laugarren mailetako talderik ez dela egongo esan dute. “Zarautzen izango da horretarako aukera; informazio gehiagorako sartu www.emakumeasurflari.eus webgunean”.
Ordutegia. Saio guztiak sei laguneko taldetan banatuta egingo dituzte. Lehenengo eta bigarren mailetako saioak asteazken eta ostiraletan egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara. Bosgarren eta seigarren mailetako saioak, berriz, larunbatetan egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara.
Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek apirilaren 3tik 13ra bitartean izena eman beharko dute, dagokion kuotaren ordainketaren ziurtagiria eta izen emate orria (webgunean, harrera bulegoan eta turismo bulegoan eskura daiteke) turismo Bulegoan entregatuta. Azpimarratu dutenez, taldeak osatzeko orduan izen ematearen ordena errespetatuko dute.
Ikastaroaren prezioa 113 eurokoa da, asegurua barne. Emakumea* Surflari elkarteak, gainera, ONSIDE funtsetako diru laguntza jaso du eta, horri esker, langabezian dauden, 60 urtetik gora dituzten edo egoera zaurgarrian dauden pertsonek beherapena izango dute.
Ikastaroari buruzko informazio gehigarria eta izen emate orria, HEMEN.