Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero-hilero. Martxoan, Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatu zen eta oraingoan Ruper Ordorikak larunbatean, apirilak 22an eskainiko duen emanaldirako bi sarrera.