Debako Udalak jakinarazi duenez, Debako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo, eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarte eta norbanakoek diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute, apirilaren 27ra bitartean.
Eskaerak udaletxeko harreran edota erregistro elektronikoan aurkeztu behar dira. Oinarriak hemen kontsulta daitezke bere osotasunean. Eskaera-orria ere hemen duzue eskura.