Uda gerturatzen ari da, eta Debako Udal iturriek adierazi dute datorren San Roke jaiak prestatzen hasita daudela. Hori horrela, urtero antolatu ohi dituzten herriko jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketarako deialdia zabaldu dute. Parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 16ko 14:00ak arte izango dute kartel proposamenak aurkezteko epea. Udaletxeko harrera bulegoan utzi beharko beharko dira lanak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
[Irakurri HEMEN sariketaren oinarriak]
500 euroko saria jasoko du aurten hautatutako irudiaren egileak eta, zehaztu dutenez, edonork parte har dezake sariketan. “Obrak, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izango dira derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Plagio edo kopia susmorik sortuko balitz, epaile taldeak erabakiko luke proposamena onartu ala ez, eta erabakia apelaezina izango da”.
Edozein zalantza izanez gero udalarekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Interesa dutenek 943 19 28 40 telefono zenbakira deitu, artxiboa@deba.eus posta elektronikora idatzi edo udaletxera bertara gerturatzeko eskatu dute.