7728 da Zuhatzaren mariskadaren zozketaren irabazlea

Berriketan 2023ko mai. 20a, 15:54

Irabazleak 688 84 03 08 telefono zenbakira deitu beharko du, eta 24 orduko epea izango du saria jasotzeko.

Zuhatza Euskara Elkarteko boluntarioak sei lagunentzako mariskada zozkatzeko txartelak egon dira saltzen gaur (maiatzak 20) goiz eta eguerdi partean, eta dagoeneko eman dute zenbaki irabazlearen berri. 15:00ak aldera egin dute zozketa, eta jakitera eman dutenez, 7728 zenbakia duenari egokitu zaio sari nagusia. Zenbaki hori daukanak 688 84 03 08 telefonora deitu beharko du. “24 orduko epea izango du saria jasotzeko; hau da, igandea (maiatzak 21), 15:30ak arte. Epe horretan irabazlea agertuko ez balitz, ordezko zenbakiari emango zaio saria”.

Ordezko zenbakiaren berri ere eman dute: 5688. Elkarteko ordezkariek zorte bila gerturatu diren dozenaka herritarren laguntza eskertu dute. “Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi”.