Zuhatzaren maiatzeko zozketak badu irabazlea: Nere Maite Urkiri

Berriketan 2023ko mai. 23a, 09:00

Zuhatza Euskara Elkarteak hilabetero antolatzen duen zozketako maiatzeko bazkide saritua Nere Maite Urkiri izan da.

Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozkatzen dira hilero-hilero. Apirilean Ruper Ordorikak Kultur Elkartean eskaini zuen emanaldirako bi sarrera zozkatu ziren eta oraingoan Jon Abril idazlearen Isildutako eskuak liburua (Tene Mujika beka 2021) eta Errigorako bost litroko olio ontzi bat.