Emaitzak aztertu ondoren, Isidro Aristi Orain Debako zerrendaburuak eskerrak eman nahi izan dizkie euren proposamen politikoan “konfiantza” jarri duten herritarrei. “Eskerrak eman nahi dizkiet, eta gure herri plataformako lantaldeari ere, euren dedikazioa eskaintzeagatik”. Euren proposamen politikoa “berria” izanda, gainera, esan du “ahalegin berezia” egin behar izan dutela “udal hauteskundeetan oso finkatuta dauden alderdiekin lehiatzeko”.
Hurrengo asteetan eratu beharreko udal gobernuari buruz ere mintzatu da Aristi, eta elkarlanean aritzeko asmoa duela azpimarratu du. “Adierazi nahi dugu lehenengo minututik prest gaudela herriaren garapenerako dinamizatu behar diren hainbat gai kudeaketan (etxebizitzarena, gaztediarena, nagusientzako arretarena,…) osatu behar den udal gobernuarekin elkarlanean aritzeko. Prest nago debar guztien bizi-kalitatea hobetzeko eta beste alderdiekin lankidetzan aritzeko; hori bai, programa aurrerakoi batean oinarrituta”.