2021eko martxoan ahalbidetu zuen Debabarrenako Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, eta ordutik minigarbiguneetan soilik jaso ahal izan dira. Zerbitzu hori mantendu egingo dela jakinarazi dute, baina soilik kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi berri ere jarriko dituzte eskualdean.
Minigarbiguneetako bilketa zerbitzua Mankomunitateak kudeatuko du, orain arte bezala, eta kapsulak jasotzeko zerbitzu berriaren kudeaketa, aldiz, Ekogras enpresari esleitu zaio, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bati esker finantzatuko da.