Karta jokoen txapelketa antolatu du Arbil Jubilatu Elkarteak

Berriketan 2023ko eka. 19a, 13:39

Arbil Jubilatu Elkarteak hainbat karta joko txapelketa antolatu ditu ekaineko bigarren hamabostaldira begira. Hurrengo egunotan elkartera hurbiltzen direnek, beraz, zer egina izango dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ia egunero karta jokoan aritzeko aukera izango da. Hori bai, txapelketa guztiak “herri mailakoak” izango direla ere gogorarazi dute.

Ekainaren 19tik 28ra bitartean, zehazki, musean, eskoban, brixkan, puntxuan, tutean, seiko urrean edota txintxonen arratsaldea igarotzeko aukera izango da eta, hilabetea borobiltzeko, toka eta igel txapelketak ere antolatu dituzte. Elkarteko arduradunek egoitzan bertan jarri dute hitzordua. “Jokoari 17:00etan emango zaio hasiera eta parte hartzaileek 16:30etik aurrera izena eman beharko dute”.

 

EGITARAUA:

  • Ekainak 19, astelehena: mus txapelketa, zortzi erregetara.
  • Ekainak 20, asteartea: mus txapelketa, lau erregetara.
  • Ekainak 21, asteazkena: eskoba txapelketa.
  • Ekainak 22, osteguna: brixka txapelketa.
  • Ekainak 23, ostirala: puntxo txapelketa.
  • Ekainak 26, astelehena: tute txapelketa.
  • Ekainak 27, asteartea: seiko urre txapelketa.
  • Ekainak 28, asteazkena: txintxon txapelketa.
  • Ekainak 29, osteguna: toka eta igel txapelketa.