Ekaineko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2023ko eka. 30a, 10:02

Herri aldizkariaren 285. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ekaineko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: hauteskundeen emaitzei eta ondorengo gertakariei buruzko informazioa, Ina Oiartzabal Errastiren Zuhaitzaren kulturaz jabetu kolaborazioa, Debabarreneko Komunikazio Taldeak ondutako Barruratu zaitez Debabarrenean gehigarri turistikoa, datozen asteotan egingo diren Gure Giro eta Iturri Ondoan egitasmoen nondik norakoak eta egitaraua… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak. Guztira 40 orrialde dauzka aleak.

HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.