Saio gidatuen eskaintza zabala izango da uztailean ere kiroldegian

Berriketan 2023ko uzt. 3a, 09:00

Urteko dinamikari jarraipena emanez, uztailean ere jarduera ugari eskainiko ditu kiroldegiak. Ohartarazi dute, dena den, aldaketak izango direla ordutegian.

Debako kiroldegiak “adin eta behar guztietara egokitutako eskaintza” osatu du uztailerako. Spinning, pilates, arrauna, fitness, spinning birtuala, fitboxe, multifitness zein crossfit bezalako saio gidatuetan parte hartzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

Hala ere, kiroldegitik jakinarazi dute uztaileko saioen ordutegiak desberdinak izango direla uda sasoian. Hemen ikus daitezke ekintza guztien xehetasunak zein ordutegiak.

Eskaintzen diren ekintzetan izena emateko interesa dutenek kiroldegira jo dezakete zuzenean eta, bestela, 943 19 22 62 telefono zebakira deituta edo kiroldegia@deba.eus helbide elektronikora idatzita ere egin daitezke izen-emateak.

Honakoa izango da kiroldegiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 21:30era; larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 09:00etatik 13:00etara.