Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Max Arotzaren hiru pieza banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, egurrezko hiru lorontzi. Uztailaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.
Bestalde, maiatzeko lehiaketaren irabazleak iragarri berri dituzte. Sari nagusia (MyMoon markako produktu sorta) Amaia Larrañagak, Ainitze Agirrezabalak eta Irene Aizpitartek lortu dute. Ondorengo hauek izan dira gainontzeko sarituak: Kike Sarasketa, Nerea Allika, Amaia Botxo, Eneritz Tambo, Nerea Soto, Oihana Larrañaga, Idurre Furones, Itsasne Aldabaldetreku, Mari Becerra eta Jose Luis Mugarza.