Kartelak aurkezteko epea amaituta, Debako Udalak jakinarazi du zortzi lan izan direla lehian aurtengo sariketan. Horietako lau aukeratu ditu epaimahaiak eta egunotan jendaurrean aurkeztu dituzte, herritarrek boto bidez hautatu dezaten kartel irabazlea, 2023ko San Roke festak iragartzeko baliatuko dena. Iaz bezalaxe, beraz, herritarrek izango dute azken hitza erabakian.
Gaur (uztailak 11) izango da botoa emateko azken eguna, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.