Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, askotariko produktuak edota kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozkatzen dira hilero-hilero. Izan ere, bazkideen laguntza ezinbestekoa du Zuhatzak bere proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko, eta urteotan jasotako babesa eskertu nahi die horrela bere bazkideei.
Apirilean Ruper Ordorikak Kultur Elkartean eskaini zuen emanaldirako bi sarrera lortu zituen Maitane Landak, maiatzean Jon Abril idazlearen Isildutako eskuak liburua (Tene Mujika beka 2021) eta Errigorako bost litroko olio ontzi baten jabe egin zen Nere Maite Urkiri, eta ekainean Mariaxun Larrañagak lortu du saria: Estitxu Fernandez eta Erika Lagomaren M ama* eme* ume* liburua (Tene Mujika beka 2021) eta Errigorako bost litroko olio ontzia.
Bestalde, oraindik bazkide ez direnek hemen dute horretarako aukera.