Osa crossfit egokituan aritzen da eta, aurreko bi aldietan bezala, Men Upper Extremity (gizonak, goiko gorputz-adarra) kategorian parte hartuko du.
Kirolari debarra, gainera, sasoi bete-betean iritsiko da abuztuko txapelketa entzutetsura. Gaur-gaurkoz, Espainiako eta Europako lehena eta munduko bigarrena da sailkapen nagusian. 2021eko eta 2022ko jokoetan sekulako maila erakutsi ondoren, bosgarren postua erdietsi zuen. Aurten, beraz, aurrez lortutako marka hobetzen saiatzea eta podiumean sartzea izango da helburua.