Nobull CrossFit Games jokoen podiumean sartu da Xabi Osa

Berriketan 2023ko abu. 4a, 10:43

Mundu mailako atletarik onenak batzen dituen Nobull Crossfit Games jokoetan sekulako emaitza lortu du Xabi Osa Mendesek; kirol egokituan aritzen den atleta debarrak 380 puntu lortuta, hirugarren postua erdietsi du Men Upper Extremity (gizonak, goiko gorputz-adarra) kategorian.

Kategoriako onena Casey Acree estatubatuarra izan da 800 puntu lortuta, eta Alexis Fiorucci frantziarra bigarren izan da 460 puntu eskuratuta.

Osak hirugarren aldiz parte hartu du Madisonen (Wisconsin, AEB) egin den txapelketa ezagunean eta 2021eko eta 2022ko lehietan bosgarren postua lortu ondoren eta aurrez jarritako helburua beteta, “pozik” agertu da.