Udalak jakinarazi bezala, aurtengo jaien hasierako txupinazioa jaurtitzeko bi proposamen jaso dira. Josu Iriondo Salinasen aldekoa izan da bat eta Debako Musika Bandaren aldekoa bestea. “Bi hautagaiek betetzen dituzte oinarriak, eta herri bozketa bidez aukeratuko dugu aurtengo jaurtitzailea”.
Bozketa udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da. Deban erroldatutako eta 16 urtetik gorako pertsona orok eman dezake botoa (boto bana pertsonako). Honako ordutegia izango da aukeran: abuztuaren 4an eta 5ean, 18:00etatik 20:00etara, eta hilaren 6an, aldiz, 12:00etatik 14:00etara.