Gaur (abuztuak 4), oporrak hartuko ditugu erredakzioan, baita Zuhatza Euskara Elkartean ere; hori dela eta, abuztuan ez dela hilabetekaria kaleratuko gogorarazi nahi dizuegu. Hurrengo alea, paperezko edizioan, irailaren amaieran plazaratuko dugu, baina berriketan.eus webgunea abuztuaren 11ra arte elikatzen jarraituko dugu, eta irailaren hasieratik ere martxan izango da.
Irailaren hasieran izango dugu berriz ere elkarren berri, besteak beste, hitzordua jarrita baitugu Euskal Jaian. Hilabete berezia izango da gainera, bestelako ospakizun batzuetarako tarterik ere izango baita irailean. Izan ere, 25. urtemuga borobila betetzen du aurten Berriketan-ek; 1998. urteko abuztuan argitaratu zen euskarazko aldizkariaren lehen zenbakia, eta ordutik 286 ale kaleratu ditu paperean. Mende laurdeneko ibilbidea ospatzeko aukera izango dugu ikasturte berriaren atarian, baina oraingoz ez dugu askoz gehiago aurreratuko.
Ordura arte, beraz, ondo izan eta, batez ere, gozatu, baina ez ezazue euskara oporretara bidali! Badakizue, guk geuk nahiago euskaraz!