Noiz hasi zineten Kardantxuloen Kantuarekin? Nolatan?
Kardantxuloen Kantua lehen aldiz abiatu zenetik 17 urte beteko dira aurtengo Marinel Egunean. Betidanik gustuko izan dugu lagun artean abesten aritzea eta Marinel Eguna aproposa iruditu zitzaigun diana berezia egiteko, kantuan.
Zer nolako kantek osatzen dute zuen errepertorioa?
Euskal kanta herrikoietan oinarritzen da gure abestien zerrenda; tartean daude kanta zaharrak, oraingoak edota berriagoak direnak ere egon daitezke. Hasieran liburuxka xume bat osatu genuen, baina urteak pasa ahala udalaren eta herriko elkarte desberdinen laguntzarekin liburu potoloagoak ere egin izan dira.
Abesten aritzen direnez gain, zer instrumentu egoten dira presente taldean? Entseguak egiten al dituzue?
Kalez kale ibiltzeko instrumentu desberdinak erabiltzen ditugu: gitarra, eskusoinua, perkusioa…, baina berriren bat agertuz gero ere, primeran! Taldea irekia da, bertan edonork parte hartu dezake, giro onean abesteko gogoa edukita. Jaiak hasi aurretik entsegu batzuk egin ondoren kaleratzen gara. Hala ere, egunean bertan gerturatzen direnak ere ongi etorriak dira.