Etxeko animaliak babesteko ekainaren 30eko 9/2022 Legea (abuztuaren 17ko EHAA, 157. zenbakia) indarrean jarri izanaren ondorioz hartu da erabakia. “Horrekin batera, lege horren hirugarren artikuluak ezartzen du arautu gabeko zezen-festak legearen eremutik kanpo geratzen direla”.
Gainera, arau beraren 27. artikuluak debekatu egiten ditu garapen-araudirik edo baimen berezirik ez duten animaliekin egiten diren ospakizunak. Euskal Autonomia Erkidegoko zezen-araudian ez dira aurreikusten umeentzako eta urtebetetik beherako abelburuak dituzten ospakizunak; hori horrela, egun, ezin dira programatu”, azaldu dute.